Ikastaroa urtarrilaren 25ean hasi eta martxoaren 29an amaituko da. Itziar Perezek emango du ikastaroa Etxaluzeko Axeri Gelan eta asteazkenetan arratsaldeko 18:30etik 20:00etara izango da. Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete Ekin Emakumeak elkartearen egoitzan (Pablo Uranga, 4 behea), 943798370/651707936 telefonoetan, edo emakumeak@ekinemakumeak.eus helbide elektronikoan.




