Udal-harrera egin zaie Arrasate Hiria akordeoi lehiaketako partaideei

0
708

Lehiaketak jada martxan daude, eta gaur eguerdian Udalak harrera egin die nazioarteko txapelketako lehiakideei, baita epaimahaikideei ere.

Txistulariek eta dantzariek egin diete harrera lehenbizi udaletxeko sarreran, eta ondoren, Maria Ubarretxena alkateak gauza bera egin du pleno-aretoan.

Hauspoz elkarte antolatzaileak eta Mie Miki epaimahaikideak ere hitza hartu dute ekitaldian. Ondoren lunch bat ospatu da udaletxean.

Erlazionatutako albistea:

297 akordeolarik parte hartuko dute Arrasateko Akordeoi Lehiaketetan

2022ko azaroaren 25ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen