Gabonetarako delikatessen bereziak salgai izango dira Harreman Dendan

0
994

Beheko testua eta argazkiak: Harreman Denda.

Aurtengo Gabonei begira, berritasun bat izango dugu Arrasateko Harreman Dendan. Hain zuzen ere, Aguraingo klarisek egindako hainbat produktu jarriko ditugu salgai, eta eskaerak egiteko aukera ere izango dute bezeroek.

Aguraingo klarisen gozogintzak izugarrizko ospe ona dauka, erabiltzen dituzten produktuen kalitateagatik, eta egiten duten elaborazio tradizionalagatik. Gaur egun, Bidezko Merkataritzako panela erabiltzen dute euren gozoak egiteko, modu horretan garapen bidean dauden komunitateak lagunduz.

Beraz, aurten lehengo aldiz, Aguraindik ekarritako zenbait produktu eskuratzeko aukera izango dute debagoiendarrek Harreman Dendan.

Arrasateko Hiper Eroskira gerturatu, eta Harreman Dendan, besteak beste, trufak, trufazko turroiak, krokantiez beteriko deliziak, te-pastak, perronilla integralak edota itxusiak probatu ahal izango dituzte.

Gozogintza aparta, egundoko delikatessekin. Kontra indikaziorik gabeko tentazioa!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen