Arimen Biltzarrarekin bat egin dute haur eta guraso ugarik

0
1672

Ilargitxori jarraituz, neskila-mutiko eta aita-ama ugarik Arimen Biltzarrean esku hartu dute gaur arratsaldean, Herriko plazatik abiatuta.

Aurtengo egitaraua Ekin Emakumeak, Doke Antzerki taldeak, Ibai-Artek, Txatxilipurdi Elkarteak, Arrasateko Udal Ludotekek eta Gaztetxokoek elkarlanean antolatu dute.

Ibilbidean antolatutako ezusteko bat izan dute, Doke Antzerki Taldearen eskutik, eta ondoren Gaztetxera joan dira antzezlana ikus-entzutera.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen