Leintz Eskola Kirolak hezitzaileak behar ditu, eta horretarako irailaren 20an bilera informatiboa eta irekia egingo du arratsaldeko 17:00etan Kulturaten.
Izengaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:
- 18 urtetik gorakoa izatea
- Heziketa fisikoko zein hezkuntza arloko ikasketak burutuak izatea edo ikasten egotea
- Entrenatzailea edo/eta begirale titulua izatea
- EGA edo baliokidea izatea
Bilera informatzaile eta irekia datorren asteartean (irailaren 20an) izango da, arratsaldeko 17:00etan, Kulturateko areto nagusian.
LEK elkarteak azpimarratu du izengaiek bileran parte hartzearen garrantzia:
“LEKeko egituraren gaineko informazioa eta hezitzailearen lanaren gaineko irizpideak edo baldintzak azalduko dira”.



