Jolas Molaz tailerra ospatuko da ‘Txatxili’rekin Freskuran bihar (asteartea)

0
748

Kartelak: Txatxilipurdi elkartea.

Aurrera jarraitzen du Txatxilipurdik antolatutako uda honetako Freskura egitasmoak. Bihar (martitzena) bigarren tailerra egingo dute Monterronen. Izan ere, Jolas Molaz izeneko mahai jolasean arituko dira. Hurrengo asteartean berriz, uztailaren 19an, Naturan Jolasean saioa ospatuko da, eta uztailaren 26an, zirko tailerra. Halaber, Freskura Egitasmoak Musakolako igerilekuan ere jarraitzen du, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen