Erguineko Herri Eskolako eraikineko komunen eraberritzea, martxan

6
1606

Testua: Arrasateko Udala

Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz. Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe). Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak. 

Berrikuntza proiektu honen bitartez aipatu eraikineko azpiegiturak hobetu nahi ditu Udalak, erabiltzaileei kalitatezko instalazioak eskaintzeko.

Arrasateko Udalak urratsak ematen jarraitzen du herriko azpiegitura eta instalazioen hobekuntzan eta horri jarraiki, abian dira Erguineko Herri Eskolako eraikinean komunak berritzeko lanak.

Guztira 1go eta 2. solairuko 4 WC gune berriztuko dira. 1go solairuan 9 komunetik 17ra pasaz, eta bigarren solairuan 9 komun mantenduz, erabiltzaile ororen mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatuz. 

Aurrekontua 151.958,79 eurokoa da (BEZ gabe) eta CONSTRUCCIONES APLIBUR SL enpresak burutuko ditu lanak, lehiaketa publikoa irabazi ostean. Udalaren aurreikuspenen arabera, abuztuko lehen hamabostaldian amaituko dira lanak. 

“Udal honen helburu nagusietako bat da arrasatearrei kalitatezko azpiegiturak eskaintzea eta Erguin eraikineko kasuan, hori da, hain zuzen, lortu nahi duguna. 2021-22 ikastaroa hasterako obra guztiak amaituta eta komun berriak prest egongo dira eta modu horretara, erabiltzaileei kalitatezko instalazio berrituak eskaini ahal izango dizkiegu”, adierazi du Victoriano Fuentes Obra, Zerbitzu, Mantenu eta Auzoetako zinegotziak.

6 IRUZKIN

  1. Urte luzez egoera negargarrian egon diren komun batzuk duintzeagatik eskerrak eman behar al zaizkio Udalari? Gazteluondo edo Ferixalekuko eraikinak Udalak Ikastolari utzi, konpondu eta mantentzen dizkio urtez urte. Norbaitek ulertuko ahal luke Udalak Centro Medico Udalaitzi eraikin onenak ematea, mantenua ordaintzea eta bitartean Hospitale Publikoa penagarri egotea?
    Tabu gaia da herrian, baina auzolotsa ematen du nola baztertuta dagoen hezkuntza publikoa.

    • Biles, penagarria da batzuk duzuen grina ikastola eta herri eskolaren arteko talka eragiteko. Arrasateko herritarrok bi aukera ditugu herrian, sare publikoa eta kontzertatua, eta biak dira onak eta kalitatezkoak. Uste dut talka eragitean baino elkarlanean eta kolaborazioan areagotzea litzakeela bidea. Baina tira, hemen batzuk atrintxeratuta bizi zarete…eta hori bai dela pena bat.

    • Ez duzu ahaztu behar hezkuntzari buruz gabiltzala, ez futbol talde bati buruz adibidez. Gero hezkuntzan gehiago inbertitu behar dela esango duzu gainera… unibertsitatea laguntzea ere gaizki ikusiko duzu ez? Herria gero eta txarrago dago, zerbitzu eta indar gutxiagorekin eta dena kritika…

  2. Jakin daiteke zenbat diru gastatzen duen udalak eskola bakoitzeko mantenimenduko obratan? Arrazoi osoa du Bilesek, herri honetan tabu bat da ikastolak eta udalak duten erlazioa. Ezin da galdetu ere egin. Bere garaian Xabier Zubizarretak eta Hezkuntza Sailak akordio bat sinatu zuten eta horretaz ez dakigu ezer. Denok ikusi dugu Ferixalekuaren erabilera nolakoa izan den, pisu osoak erabili gabe, eta bitartean Hezkuntza Publikoko umeak periferiako ikastetxeetan. Penagarria.
    Onar dezagun halere Erguingo Eskolako komunak konpontzea ondo dagoela.

  3. Eskolako publiko bateko komunak konpontzea ez litzateke albistea izan behar, hori da kontua. Lehentasunez eta aspaldi egin beharreko eskuhartzea baizik. Atrintxeratuta eta talkak eragiteko grinaz mintzo zara baina herri honetan gertatzen dena kontrakoa da, normaltasunez hartzen dela kontzertatuak etorkinik ez eta egundoko eraikinak izatea eta Ferixalekua bezala, erdi hutsik, sare publikoa periferian eta nolabait dagoen bitartean. Eta talka grina baino, eztabaida eta kritikotasun minimo bat izan beharko genuke, Udal Publiko batek ezin duelako askoz gehiago babestu sare kontzertatua sare publikoa baino. Eta ezin duelako onartu legez kanpoko kuotak kobratzea, etorkinak kanpoan uzteko espreski mantentzen direnak. Izan ere, Ikastolak dirua izan badu, nola liteke bestela Ziorlan horrelako eraikin ikusgarria izatea Herri Eskolak 15 urtez eraikina berrizteko itxaroten dagoen bitartean?
    Beste hainbeste urtez luzez gaia plazaratu eta eztabaidatu gabe nahi duzue. Espaiñako eskumak frankoren gaiekin bezala, bazterrak nahastea dela… talkak sortu eta zauriak zabaldu… askoz hobe dagoenetan uztea ezta? edo elkarlanean hasiko gara ikasleak auzoka banatuz? extraeskolarrak batera antolatuz etb?

  4. Eta ez da inoren kontra egitea, Udaletxe bati zerbitzu publikoak lehenestea da, eta batez ere, hezkuntzako arazoen eta bazterkerien aurrean beste alde batera ez begiratzea exijitzea. Baina ez dute egingo, epe motzera irabazteko gutxi eta galtzeko asko dagoelako gai honekin. Oso eroso bizi da gehiengoa egoera honekin, alderdi politiko guztiak barne.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen