Abian da Freskura egitasmoa

0
1104

Abian da Freskura egitasmoa, aurten ere  Euskaraz jolastu, gozatu eta irakurtzeko aukera luzatu nahi da ekimen honekin. Egunkaria lasai irakurtzeko, lagun artean jolasteko edo familian esperimentatzeko aukerak eskaintzen dira Freskurako txokoan.

Gaurtik aurrera, astearte eta ostegunetan,  arratsaldeko 17:30etatik aurrera, Freskurako tailerrak ere abiatuko da: “Familian  edo haurrek bakarka parte hartzeko tailerrak izango dira. Plaza kopuru mugatua egongo da eta izen ematea freskurako txokoan bertan egin beharko da. Eguraldiagatik gauzatu ezin badira tailerrak bertan bera geratuko dira”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen