Zabolain sagardotegian afaria egingo dute alboka, pandero eta txalapartaz girotuta. Aurten berritasun bezala menu beganoa ere egongo da aukeran, aurrez esanda.
Testua eta argazkiak: Arrasateko Ttakun Txalaparta Taldea.
Arrasateko Ttakun Txalaparta taldeak
6. Txotxparta jaia antolatu du martxoaren 6rako, ostirala. Asmoa da
iaz bezala 50 laguneko autobus bat sagardotegira joatea.
2018an 25. urteurrena ospatu ondoren 2020a ere ekimenez beteta etorriko
da. Zabolain sagardotegian afaria egingo dugu alboka, pandero eta
txalapartaz girotuta.
Prezioa 40 €koa da (Sagardotegira
joateko eta etortzeko autobusa barne). Izen ematea Jai Zale tabernan egin
daiteke martxoaren 3a baino lehen. Aurten berritasun bezala menu beganoa ere
egongo da aukeran, aurrez esanda.
Egitaraua
19:00: Poteo animatua Jaizale tabernan hasita.
20:30: Autobus irteera Garibai geltokitik.
21:30: Afaria Zabolain sagardotegian.
00:00: Sagar Challenge.
01:00: itzulera ordua.
Iazko berritasunari jarraiki aurten ere “Sagar Challenge” izango da, erronka eta umorez beteriko ekimena, beraz ez da sorpresarik faltako.
Gonbidatuta zaudete guztiok!







