Gaur arratsaldean, 15.25ak aldera, hiru ibilgailuk talka egin dute Eroskiren biribilgunera sartzeko errepidean, Musakolan. Talkaren ondorioz, emakume bat ospitalera eraman behar izan dute badirudi zauri arinekin. Ertzaintzaren zenbait ibilgailu bertaratu dira.

Ondorioz, bertatik igaro behar baduzu, gidatu normalean baino tentu handiagoz.




