Otsailean Pablo Uranga kaleko bizilagunen sinadura bilketa baten ondorioz, Arrasateko Udalak asteburuetan Gazteguneak eskaintzen duen zerbitzua bertan behera uztea erabaki zuen. Bizilagunen eta erabiltzaileen artean sortzen den elkarbizitza arazoarekin amaitzeko, Udalak asteburuetako zerbitzua Musakolako Gaztegunera eraman zuen.
Neurri hori ez zitzaien gustatu zerbitzuaren erabiltzaile gazteei, ezta haien gurasoei ere, eta erdigunean gaztegune bat eskatzeko sinadura bilketa bat martxan jartzea erabaki zuten. Pablo Urangaren Gazteguneak 11 urte zeramatzan martxan, eta 12 eta 16 urte bitarteko gazteei ematen zien zerbitzua.
Sinadura bilketak iraun duen hiru asteetan ia 800 sinadura biltzea lortu dute. Atzo, gurasoek lagunduta, gazte talde hau joan zen BAZera bildutako sinadurak entregatzera. Gurasoak oso pozik agertu dira ekimenari arrasatearrek eman dien erantzunarekin.





Udaltzainen parera doa gazte txokoa, orain Lanide dagoen tokira. Zergatik hainbeste kexa?
Aitor, Udaletxeak atzo esan zuen gaztetxokoa non kokatzea oraindik ez duela erabaki, horregatik da kexa.
Arrasatek behar du gaztetxokorik? Gazteek badauzkate entretenitzeko beste hainbat toki
Guztiz ados zurekin Aitor. Arrasatek ez du behar ez gaztetxokorik, ez kiroldegirik, ez kulturretxerik, ez antzokirik. Herritarrek badauzkate kirolerako, kulturarako, entretenitzeko, … beste hainbat toki.
Zu ze kobazulotik irten zara? Ignorante galanta eginda zaude.Gaztea izango zara gainera…
Gaztetxokoa bai baina arauak ere bai.
Arauak bete ezean gaztetxokorik ez
Gaztetxokoko arauak ez ziren izan arazoa. Udalaren pasotismoa baino.
Ez kriminalizatu gazteria mesedez, oso injustua izan da batzuk arauak ez betetzeagatik gazte hauei berain lekua kentzea.
Aitor, hankasartze baten ostean beste bat… esan ze alternatiba daukaten adin horretako gazteek? tabernak? apostu lokalak? arkupeak? …. Mondra, ez dago araurik Gaztetxokotan? ordutegirik? arauak betetzeko azken arduraduna ez da gaztetxokoa, alkatesa eta udal gobernua baizik…. arauak bai, noski, baina ez honetan soilik
Aitor, konparau zuk entretinetzeko dituzun aukerak ….
800 sinadura. Kakabulebarra eta hospitaleko autobus geltokiaren aldeko sinadurak baino 800 gehiago.
Pnv oposiziora joateko atzera kontaketa hasi da: 10…9….8….7….
Eta asko ez garelako enteratu bestela sinatuko genuke askoz gehiagok!
EAJ oposiziora?JejejeJe igoal 2027an. Mondraberriko foru honetan idatziz asko lortuko duzue. Sorte on.