Auzoko espazioari berrekin zaio, kulturak eta hizkuntzak partekatuz

0
2087

Argazkiak: Ekin Emakumeak elkartea.

Auzoko ekimena martxan ikasturte berrian ere, euskararen inguruan komunitatea sortzeko eta kultura zein hizkuntza desberdinak partekatzeko helburuarekin.

Ekimenak ostegunero elkartzen ditu parte-hartzaileak Pablo Urangako egoitzan goizeko 10:30etik 12:00etara.

Auzoko definitzen da “elkar ezagutzeko, elkarrekin ikasteko eta euskararen bidez harremanak sortzeko espazio” gisa.

Aniztasuna aberastasun gisa ulertzen du eta “elkarrekiko errespetua, bizikidetza eta elkartasuna ditugu oinarri”.

Hala, euskarak pertsonak elkartzeko eta komunitatea indartzeko duen garrantzia azpimarratzen dute Ekin Emakumeek.

“Ze polita, ezta? Ba, Auzoko espazioa zabalik dago edonorentzat! Animatu eta zatoz gurekin euskaraz partekatzera, harremanak sortzera eta komunitatea elkarrekin eraikitzera!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen