Kontzertuek bete zuten Santa Marina musikaz

0
2797

usika izan zen atzoko protagonista nagusietako bat Santa Marinako jaietan. Arratsalde osoan zehar, auzoko hainbat tabernatan banatutako kontzertuek jai giroa piztu zuten, eta herritar zein bisitari ugari bildu ziren zuzeneko musikaz gozatzeko.

Egitarauari Brock & Collie taldeak eman zion hasiera Aldapa tabernan. Ondoren, Even taldeak Monserrat tabernaneskaini zuen bere emanaldia, eta jarraian Ginka Biloba taldeak jo zuen Donosti tabernan. Arratsaldeko kontzertu sorta Ghetto de Luxe taldeak itxi zuen Monterey tabernan, entzule ugari erakarriz.

Gauean, musika eta ikuskizuna uztartu ziren Psycho-Clown Percussion (Zo-Zongó) taldearen kale emanaldiarekin. Ondoren, Sedientos de Cumbia taldeak erritmo latinoekin amaiera eman zion larunbateko musika egitarauari, jai-giroa gauera arte luzatuz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen