Argazkia: Jon Alza
Olatz Musika Akademiak bere ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du ekainaren 19an, ostiralez, arratsaldeko 18:00ean Kulturateko areto nagusian. «Beti bezala, bakarka zein taldean, musika emankizun eder bat prestatu dugu, piano eta gitarra ikasleekin. Gogora ekarri nahi dugu herriari zabaltzen eta eskaintzen zaion kontzertu ireki bat dela eta interesa duen edonor ongi etorria izango dela bertara», azaldu digu Olatz Urkia, akademiako arduradunak.
Era berean, Olatz Musika Akademiak bere webgune berria aurkezteko baliatuko du momentua.




