Udal Zerbitzu eta Mankomunitatean lanuzteak eta bilkurak egin dira

0
2766

LAB eta ELAk deituta, Administrazioko langile ugarik EUDELi exijitu zioten “Udalhitzeko eta udaletako mahaietara edukiak orain ekartzeko”.

Argazkiak: LAB.

Euskal Autonomia Erkidegoko 75 mobilizazio baino gehiagorekin “EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EEri exijitu diegu Udalhitzeko eta udaletako mahaietara edukiak orain ekartzeko”. Aldarrikapenak honakoak izan ziren:

  • Soldatetan azken urteetan galdutako eros ahalmenaren berreskurapena, aurretik galdutakoaren zorra onartu eta berreskuratzeko konpromisoa barne. Eta udaletan azpikontrataturiko langilerik ez egotea 1.500 euroko gutxieneko soldataren azpitik

  • Enpleguari lotuta pribatizazio gehiagorik ez egitea eta publifikazioak burutzea, egiturazko lanpostuak aitortzea, sektore feminizatuetan jardunaldiak %100ekoak izatea eta behin-behinekotasun tasa errealak jaistea prozesu bidez eta langileak kontsolidatuz

  • Gazteberritze neurriak adostea: batetik, adinagatiko lanaldia murrizteko eskubidea aitortzen duten neurriak soldata eta kotizazioak murriztu gabe; eta bestetik, errelebo kontratua bermatzea langile guztiontzat

  • Jardunaldia jaistea eta musika eskoletan zein euskaltegietan irakastorduak jaistea ere

  • Lan-osasunari loturiko neurriak adostea: baja bukatzen den arte %100eko ordainsari konpentsazioa jasotzea; bajen kudeaketa publikoa egitea eta ez mutualitateen bitartez; lan kargak arintzeko neurri zehatzak adostea ordezkapenak barne; eta arrisku psikosozialen eta arrisku ergonomikoen ebaluazio adostuak egitea, zein hauei loturiko neurriak ezartzea

  • Hautaketa prozesuak tokiko erakundeek egiteko derrigortasuna ezartzea, suhiltzaileak eta tokiko poliziak prozesuak barne, eta hauek gutxienez 3 urtean behin egitea, lekualdatze lehiaketekin batera

  • Euskarari dagokionez, lanpostu guztiak elebidunak izateko neurriak ezartzea; batetik, sarbidean bi hizkuntzak derrigorrezkoak izanik; eta bestetik, egun lanean ari direnak euskalduntzeko, euskara planak adostuz

  • Berdintasun neurriak adostea: soldata arrakalekin amaitzeko neurriak; jazarpen protokoloen jarraipena, aplikazioa eta ebaluazioa egitea; LGTBIfobiaren kontrako protokolo eraginkorrak; edota kolektibo maskulinizatuetan, neurri eraginkorrak egoerari buelta emateko

  • Kontziliatzeko neurriei dagokienez, batetik, zaintzeko lanaldi murrizketak eta eszedentziak adostea, zaindutako pertsonaren adin mugarik gabe; eta bestetik, loturagramen bidezko baimenak onartu eta aitortzea

  • Trantsizio ekosozialerako neurriak adostea

ELAk eta LABek baloratu dute lanuzteak “jarraipen zabala” izan zuela, EUDELeko mahai-negoziatzailearen saioaren bezperan.

Gehiengo sindikalak atzo berretsi zuen maiatzaren 14rako eta ekainaren 4rako greba egunak deituak dituela.

Albistea osatzen gabiltza

Erlazionatutako albistea:

Udal Zerbitzuetan, lan-baldintzak gaurkotzeko, lanuztea egon daiteke ostegunean

2026ko apirilaren 21ean argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen