Olinpiaden izen-ematea igandera arte luzatu da, beteranoak animatuz

0
1589

Izan ere, Antolakuntzaren hitzetan “olinpiadek esperientzia eta gaztetasuna uztartu behar dituzte”. Halaber, “aurten gazte koadrila berri askok eman duzue izena eta hori berri bikaina dela iruditzen zaigu”.

Artxiboko collagea: MB artxiboa / Beheko testua: Olinpiaden Antolakuntza.

Arrasateko herrigunea kolorez eta algaraz betetzeko atzera kontaketa hasi dugu. Arrasateko III. Gazte Olinpiadak gertu daude, baina oraindik bada denbora erronka honetan parte hartzeko, asteburu honetan amaituko baitugu izena emateko epea. Antolakuntzatik gogorarazi nahi dizuegu 8 pertsonako taldea osatu eta formulategia  beteta nahikoa dela, beraz, oraindik zalantzan zaudeten horiei azken bultzada eman nahi dizuegu igandea baino lehen izena emateko.

Aurten gazte koadrila berri askok eman duzue izena eta hori berri bikaina dela iruditzen zaigun arren, mezu zuzen bat bidali nahi diegu talde beteranoei. Gure ustez, olinpiadek esperientzia eta gaztetasuna uztartu behar dituzte, eta beteranoek ematen duzuen puntu hori, ezinbestekoak zaizkigu festa borobila izan dadin. Belaunaldi berriak gogor datozela ikusten ari gara, baina kuadrila/talde beteranoak ere gonbidatu nahi ditugu. Talde beterano batzuk animatu diren arren, herriko beste taldeak ere gonbidatu nahi ditugu.

Gogoratu igande gauerako koadrila guztiak erregistratuta egon behar direla. Olinpiaden helburu nagusia herria biziberritzea, gure arteko harremanak sustatzea eta ondo pasatzea denez, ez dugu nahi inor kanpoan geratzerik azken momenturako uzteagatik. Deitu lagunei, bilatu armairuetan taldeko kamiseta eta ziurtatu zuen tokia Arrasateko hitzordu handi honetan, antolakuntzan gogotsu gaude eta beteranoen zain jarraitzen dugu. Badatoz San Juanak! Badatoz olinpiadak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen