Iazko Jokin Zaitegi saria irabazi zuen Gema Lopez Las Herasek Barazkijalea liburua aurkeztuko du Kulturaten

    0
    1269

    Iazko Jokin Zaitegi itzulpen sariketan irabazlea izan zen Gema Lopez Las Herasek itzulitako Barazkijalea liburua aurkeztuko du Arrasaten. Aurkezpena apirilaren 23an, 18:00an izango da Kulturateko areto nagusian.

    Gema L. Las Herasek 2025eko Jokin Zaitegi beka irabazi zuen eta horri esker, Han Kang idazle eta Nobel saridunaren eleberri ezaguna euskaraz irakur daiteke jada: Bakazkijalea. Lana Elkar argitaletxea-k plazaratu du, AED elkartea-ren, Arrasateko Udala-ren eta Laboral Kutxa-ren laguntzarekin.

    Itzulpen prozesuan, gainera, euskaraz dakien korear baten aholkularitza izan du, jatorrizko testuaren ñabardurak eta kultura erreferentziak zehaztasunez ekartzeko.

    Liburuaren sinopsia
    Yeongye emazte zintzo, ohiko eta xarmarik gabe bat da, gau batez, senarraren ezusterako, hozkailuan duten haragi guztia botatzen duena, barazkijale bihurtzeko. Hortik aurrera, beste hainbat erabaki hartuko ditu bizitzan, zirt-zart, bere familia inarrosi eta noraezean utziko dutenak. Istorio bitxi bezain misteriotsua, azpian gure zibilizazio osoaren oinarriak kolokan jartzera datorrena.

    Euskarazko literaturarentzat garrantzitsua
    Nobel saridun baten lan esanguratsu bat euskarara ekartzea urrats garrantzitsua da nazioarteko literaturaren eta euskal irakurlegoaren arteko zubigintzan. Jokin Zaitegi bekaren bidez, itzulpengintzak berriro erakutsi du euskal literatur sisteman duen funtsezko eginkizuna: kanpoko ahots nagusiak gure hizkuntzan txertatzea, kalitatezko lanen bidez.

    Bakazkijalea-ren argitalpenarekin, euskal irakurleek aukera izango dute Han Kang-en unibertso literario zorrotz eta deserosoan murgiltzeko, orain euskararen bidez eta gertutasun osoz.

    2026an ez da Jokin Zaitegi sariketarik egingo

    Gogoratu behar da aurten ez da Jokin Zaitegi sariketarik egingo, 2025eko Literatur Nobel sariduna izan zen László Krasznahorkai hungariarrak ez duelako baimenik eman bere lana euskarara itzultzeko.

    ERANTZUN BAT UTZI

    Zure iruzkina utzi, mesedez!
    Sartu zure izena hemen