Kolonbiako prozesu politikoak gertutik ezagutzeko topaketa

0
1764

Kolonbiako egungo prozesu sozial eta politikoak ezagutzeko topaketa egingo da otsailaren 26an, ostegunez, 18:00etan, Arrasateko Irati tabernan. Ekimenaren bidez, herritarrek Kolonbiako errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Saioan bi gonbidatuk hartuko dute parte: Marcela Martínez, Nazioarteko Barrutiko Ordezkarien Ganberarako hautagaia, eta Armando Maury Restrepo, Universidad del Magdalena-ko sindikatu-liderrak. Biek ala biek borroka sozialen inguruko ikuspegi hurbila eskainiko dute, eta beren esperientzia pertsonal eta politikoak partekatuko dituzte.

Antolatzaileen arabera, topaketak aukera emango du Kolonbiako aldaketa-prozesuak behetik ezagutzeko, protagonisten ahotsetatik, eta hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen