Meatzerrekako lagunak sutondoan San Baleixo Jaiak ospatzen dabiltza

0
3657

Auzo-bazkaria, poniekin jolasaldia eta auzoko argazkien proiekzioa ospatu dituzte eguerdi eta arratsaldean, zailtasunak gaindituz.

Meatzerrekako Sara jatetxe ondoko obretan antza eskabadora batek argindarraren kable bat apurtu du. Ondorioz, auzoko elkartea hots, jaien ekitaldien topagunea, argindar barik geratu da.

Antolakuntzak, auzo-bazkaria prestatu ahal izateko, SUDC elkarteari laguntza eskatu dio, eta honek kozinatzeko erreminta alternatibo batzuk utzi dizkio. Zailtasunak zailtasun, otordu estimatua ospatu ahal izan dute.

Gainera arazoa teknikoa konpontzeko, Jon Merino elektrizista musakolarrak bertan jardun du. Badirudi arratsaldeko 18:30 aldera arazoa konpondu ahal izan dela.

Edonala ere, auzotarrek ez dute umore ona galdu eta arratsalde partean polito ponietan ibili dira elkartearen kanpoaldean.

Ondoren, auzoan urteetan egindako argazkien proiekzioa ikusi dute, garai zaharragoak gogoan eta aldarte onean.

Gaur gauean rock kontzertuak ospatzekoak dira elkartean, Laino beltzak eta Inguma taldeekin, eta bihar ere zer ospatua izango da bertan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen