10 komertziok eta 15 boto-emailek lortu dituzte Erakusleiho Lehiaketako sariak

0
3303

Argazkiak: Udala.

Herriko erakusleihoak apaindu eta komertzioari bizitasuna eta ikusgarritasuna emateko helburuarekin deitzen da Erakusleiho Lehiaketa, eta, aurtengo sariak banatu dira gaur goizean.

EPAIMAHAIAREN SARI NAGUSIAK:

Lehen saria, 1.000 eurokoa, Altuna Lurrindegia:

Bigarren saria, 700 eurokoa, Losada diseinua eta obrak:

Hirugarren saria, 600 eurokoa, Buart Loradenda:

Laugarren saria, 500 eurokoa, Intersport Loramendi (Garibai):

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIAK:

200 euro, Belun:

200 euro, Elena arropa denda:

200 euro, Santa Marina farmazia:

200 euro, Traskilon animalien boutiquea eta ileapaindegia:

HERRITARREN SARIAK:

Herritarren saria, 500 euro, Otamendi harategia:

Haur eta gazteen saria, 500 euro, Kids & Us Akademia.

Herritarren saria atalean 2.212 boto eman dira (iaz 1.623 izan ziren) eta horietako hamarrek 120 euroko bono bana jasoko dute.

‘Haur eta gazteen saria’ 224 herritarrek bozkatu dute (iaz 226) eta horietako bostek 50 euroko bono bat jasoko dute. Beraz, 15 boto-emailek ere bono bana jasoko dute sari gisa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen