Santamasetako 2025eko txerria, ‘Meri Xendo’, “ona eta lasaia” da

0
1700

Aurtengo jaietako ikurra ere Aretxabaletako Zaloña Aurrekoa da, eta Pietrain arrazaren zein euskal txerriaren arteko nahasketa dugu.

Komisiñuko lagunek ‘Meri Xendo’ izena jarri diote, eta 200 kilo inguruko aberea tronkomobilean jaitsiko dute Arrasatera.

Jendaurreko aurkezpena igande honetan izango da, abenduak 21, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Herriko plazan. Baita abenduaren 22an Portaloi inguruan eta eguerdi partean.

Bere zaintzaile Ibai Alberdik azaldu digu abelburu “ona eta lasaia” dela, kontuan hartzeko izaera berarekin tratatzerakoan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen