Gaur, abenduak 17, Kosner Baskonia vs Monako saskibaloi partidua ikustera joango dira Leintz Eskola Kiroletik, 150 pertsona inguruk eman dute izena. Datorren asteetan Gabonak datoz eta LEK-ek atsedena hartzeko aprobetxatuko du. “Leintz eskola kiroletik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu!”.
Gabonetatik bueltan, urtarrilaren 17an, Jolashezi-ko topaketa izango dute ikasle gazteenek eta LH 3-6. mailako ikasleek esku pilotako topaketa izango dute. Horrez gain, aurten ere, izotz pistara joango dira urtarrilaren 24an. “Ondo pasa, disfrutatu eta bueltan ikusiko gara datorrenari gogoz eta ilusioz ekiteko!”.




