Futbola eta saskibaloia asteburuan Arrasaten [kirol prebia]

0
2148

Larunbatean, Mondrako mutilak Zumaiakoren aurka jokatuko dute 12:30ean Mojategin. Bi taldeek denboraldi hasiera ona izan dute eta sailkapeneko goiko postuetan berdinduta daude, 15 punturekin. Garaipenak garrantzi handia izango du aurrerapauso bat egiteko.

Futbolarekin jarraituz, Mondrako neskak Intxurre KKE taldearen aurka lehiatuko dira, larunbatean 14:30ean, Mojategin. Mondrak denboraldiko lehen garaipena lortu nahi du, eta zaleen babesarekin garaipen hori eskuratzea izango dute helburu.

Saskibaloiaren arloan, Smartlog Ointxek Mipelletymas BF Leon taldearen aurka jokatuko du 18:30ean Iturripen. LF2 mailan, bi taldeek berdinduta daude sailkapenaren erdialdean, eta arrasatearrek garaipenaren bila kantxaratuko dira zaleen babesarekin.

Igandean, Arrasate Eskubaloi kanpoan lehiatuko da Done Pedro Bidasoa taldearen aurka, 9:45ean. Partidu zaila izango da, baina arrasatearrek aurreko asteko garaipenari jarraipena ematea dute helburu bigarren sailkatuaren aurka.

Areto futbolean, Eskoriatza vs Mondrate derbia jokatuko da igandean 17:30ean Eskoriatzan. Mondratek 3. postuan iritsiko da derbi honetara, eta Eskoriatzak 6. postuan, hiru puntuko diferentzia izanik.

Mondragon Unibertsitateak Universidad Deusto Loiola Indautxu taldea hartuko du etxean, 18:00etan Iturripen. Arrasatearrek 5 garaipen jarraian lortu dituzte eta 6. garaipenaren bila joango dira, sailkapeneko azkeneko postuetan dagoen taldearen aurka.

Arrasate Pilota Taldeari dagokionez, hainbat partidu jokatuko dira asteburuan:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen