Futbolak emango dio hasiera asteburuko kirol partiduei. Gaur iluntzean jokatuko du Mondrako mutilen taldea Tolosaren aurka, 21:15etan Mojategin. Zuri-moreek ondo hasi dute denboraldia, gaurko norgehiagokan garaipena eskuratzea dute helburua, arerioari sailkapenean aurrea hartuz. Mondrako neskek asteburuan atseden dute.
Larunbat goizean, eskubaloiaren txanda izango da. Arrasate Eskubaloik Ordiziaren aurka jokatuko du 11:30etan etxetik kanpo. Aurreko astean denboraldiko lehen garaipena lortu zuten eta Ane Herreroren mutilek bigarren jarraian lortzeko helburuarekin kantxaratuko dira.
Areto futbolari dagokionez, Mondratek Montearatz Aguraingo Oriamendi taldearen aurka jokatuko du Araian, 12:00etan. Mondratek oso ondo hasi du denboraldia 4 garaipen eta porrot bakarrarekin, aldiz, arerioak oraindik ez du irabazterik lortu.
Arratsaldean errugbiaren txanda izango da, Geurea RT (Elorrio-Arrasate-Ungozo) taldeak Hernaniren aurka jokatuko du, Hernanin 16:30etan. Kanpanzar Arrasatek atsedena du asteburuan.
LF2 mailan, Smartlog Ointxe Ibaizabal taldearen aurka lehiatuko da Galdakaon, zapatuan 18:30etan. Bi taldeak ondo hasi dute denboraldia eta sailkapenean berdinduta daude 3 garaipen eta porrot bakarrarekin. Denboraldi hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira etxetik kanpo.
Azkenik, domekan Mondragon Unibertsitateak Cabarri Galvanizados-Unamuno taldearen aurka jokatuko du etxean. Iturripen arratsaldeko 18:00etan, denboraldi hasiera onari jarrapena emateko helburuarekin kantxaratuko dira




