Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak batzar orokorra egin du Kulturaten

0
2177

Urriaren 23an, osteguna, Arrasate Herri Eskolako Guraso Elkarteak Batzar Orokorra egin zuen Kulturaten. Bilera arratsaldeko 18:00etan hasi zen eta ordubete inguruko iraupena izan zuen. Guztira, 40 bat pertsona bertaratu ziren.

Batzarrean, ohiko gaiak jorratu ziren: egindako ekintzen berri eman zen, batzordeko kide berriak aurkeztu ziren, balantze ekonomikoa azaldu zen eta hurrengo urterako erronkak zehaztu ziren. Besteak beste, zaintza zerbitzuak izan duen harrera ona eta elkartearen gestio ekonomiko orekatuaren balantzea nabarmendu ziren.

Amaitzeko, Guraso Elkarteko kideek eskerrak eman dizkie bertaratu ziren guztiei: “Mila esker bertara hurbildutako guztiei. Modu polita da parte hartzeaz guzti hau eskertzeko”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen