Larunbat honetan, urriaren 25ean, hasiera emango zaie Leintz Eskola Kiroleko asteburuetako ekintzei. Hainbat jarduera antolatu dira ikasleen adinaren arabera, eta Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaioko ikasleek parte hartzeko aukera izango dute.
Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleek Jolashezi topaketa ospatuko dute Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Bestalde, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoentzat eskubaloiko topaketa antolatu da Musakolako kiroldegian, Arrasate Eskubaloi elkartearekin elkarlanean. Azkenik, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek eskaladaz gozatzeko aukera izango dute Ibarra kiroldegiko boulderrean.
Ekintza hauetan parte hartzeko izen-ematea urriaren 23an amaituko da, eta horretarako kartel informatiboak argitaratu dira [behean klikagarri]:
Ikasturte honetan, egutegian aldaketa batzuk egin dira, eta horregatik, Leintz Eskola Kiroleko webgunean eguneratutako egutegia kontsultatzeko aukera dago.
Bestalde, Arrasate, Aretxabaleta eta Aramaioko udalek diru laguntzak eskainiko dituzte Leintz Eskola Kirolean parte hartzeko. Laguntzen inguruko informazio osoa eskuragarri dago Leintz Eskola Kirolearen plataforman.







