‘Berrarmatzea Europan: El Negocio de Matar’ izeneko hitzaldia eskaini du bake eta gatazketan doktorea den Jordi Calvok Kulturateko Areto Nagusian.
Harreman GKEk, Harreman denda, Mundukide eta Udalaren laguntzarekin antolatutako hitzaldi honetan, Europako armagintzak azken urteetan izan duen gorakadaren inguruan ari da Jordi Calvo. Delàs d’Estudis per la Pau zentroko koordinatzailea da bera. Bertan militarismoaren eta gatazka armatuen ondorio negatiboei buruzko ikerketa eta sustapen politiko-soziala egiten dute.
Hitzaldian, zentroko ikerketetan jasotako datuak ekartzeaz gain, egungo egoeraren analisi sakona egin du, armagintzaren inguruan hartu diren erabaki politikoak, estatuen arteko armen salerosketak, edo sektore honetako enpresek duten inpakutaren inguruan aritu da besteak beste. Amaieran, galderetarako tartea ere izan da.






