Plaza libreak daude Ekin Emakumeak elkarteko hainbat ikastaroetan

0
1654

Ekin Emakumeak Elkarteak hainbat jabetza ikastaro eskainiko ditu aurten, eta elkarteko kideek jakinarazi dute oraindik lekua geratzen dela joskintza, yin tao eta mekanika ikastaroetan. Izena emateko, deitu 651 70 79 36 telefonora edo idatzi emakumeak@ekinemakumeak.eus

Aurtengo berrikuntza nagusia oinarrizko arabiera ikastaroa izango da, irailaren 22tik urriaren 27ra, astelehenetan, 17:30etik 19:30era. Bestalde, ibilgailuen mantenu ikastaroa urriaren 22tik azaroaren 12ra, eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara egingo da.

Jarraipen ikastaroak, berriz, urriaren 6tik aurrera hasiko dira. Joskintza ikastaroa martitzenetan egingo da bi taldetan: 16:00etatik 18:00etara eta 18:00etatik 20:00etara, eta eguenetan, 16:30etik 18:30era eta 18:30etatik 20:30era. Yin Tao ikastaroa, hilabeteko lehen egueneetan 18:00etatik 20:00etara izango da, eta kakorratz eta puntu ikastaroa astelehenetan 17:00etatik 19:00etara eta eguaztenetan 18:00etatik 20:00etara.

Patroigintza ikastaroa urriaren 10etik abenduaren 19ra bitartean izango da, egubakoitzetan 16:30etik 18:30era.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen