Goienagusik ikasturteari hasiera eman dio mendi ibilaldiarekin Zugaztietan

0
2170

Goienagusi elkarteko kideak ikasturte berrian murgiltzen hasi dira. Joan den astean Bilbora egin zuten irteera “Mamma Mia!” musikala ikustera, eta aste honetan berriz, ikasturteko lehen mendi ibilaldia egin dute.

Oraingoan, 50 lagun inguru bildu ziren Zugaztietan, eguraldi atseginaz lagunduta, ibilaldia abiatu zuten. Lehen geldialdia Peñas Negras ekoetxean egin zuten, bidean aspaldiko meatz batetik igaroz. Ondoren, El Saúco izeneko auzotik igaro ziren, garai batean meatzarien bizileku izan zena, eta handik Urallaga kobara hurbildu ziren.

Urallaga haitzulo naturala bada ere, mineral ustiapenaren ondorioz aldaketa nabarmenak jasan ditu. Gainera, kobaren barruan Santa Magdalena ermita ere bisitatu zuten, leku dotorea eta berezia izanik guztien iritziz.

Koba zuloaren bisita linternak eskuan egin ondoren, partaideek Zugaztietara itzuli ziren, arropak aldatu eta bazkaltzeko. Egun borobila izan zen: mendiaz gozatzeko eta opor ondorengo berriak elkarbanatzeko aukera izan zuten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen