Ekin Emakumeak elkartearen jai handia askotariko ekintzekin dator

0
1530

Kartela: Ekin Emakumeak

Urriaren 25ean ospatuko du Ekin Emaukumeak elkarteak Biteri plazan 30.urteurreneko jai handia. Tela akrobatikoen ikuskizunak, jolas inklusiboek, bazkariak eta musikak girotuko dute eguna.

Ekintzaz betetako jai handia antolatu du Ekin Emakumeak elkarteak bere 30. urteurrenean. Horien artean, bazkaria ere antolatu dute eta txartelak iada salgai daude Ekinen eta Irati eta Monte tabernetan. Prezioari dagokionean, Langileek 15 euro ordaindu beharko dute eta langabeek eta 12 urterainoko haurrek 10 euro.

Hona hemen egitaraua :

  • 12.30ean: Tela akrobatikoen ikuskizuna
  • 13:00etan: Begisare eta Txatxilipurdirekin jolas inklusiboak
  • 14:00etan: Bazkaria
  • Ostean, bazkaloste musikatua: Izadi, Minetou Lehbib, Ndank Ndakako lagunak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen