Eraso!, joko sentsorialak, Etxebarriatarrekin trikipoteoa,… izango dira Elmako Jaixetan

0
2905

Auzoko ospakizuna irailaren 5ean (ostirala), 6an eta 7an izango da, bertako Jai Batzordeari eta Arrasateko Udalari esker. Hona hemen prestaturiko egitaraua bere osotasunean.

Lehen argazkia: Eraso! / Beste argazkiak: MB artxiboa / Kartela: Jai-Batzordea.

Irailak 5, ostirala:

18:30ean txokolatada
19:30etik 20:00etara Xaguxarraren jaitsiera eta bolo-boloa
20:30etik 24:00etara DJ Markel Goikolea
21:30etik 22:30era Xaguxar afaria: zuk afaria ekarri eta guk mahaia jarri!

Irailak 6, larunbata:

11:00etatik 14:00etara 6 urte arteko umeentzako ekintzak eta joko sentsorialak
12:00etatik 14:00etara puzgarri izugarriak!
12:30etik 14:30era trikipoteoa Etxebarria aita-semeekin
14:30ean bazkari popularra
16:30etik 18:30era ur-puzgarriak, bainujantzia eta toalla ekarri!
18:00etan apar festa
19:30etik 21:00etara Karaokea Markel Goikolearekin
21:30etik 22:30era zezensuzko – su artifizialak
22:30ean kontzertua Eraso! taldearekin
24:30etik 02:30era DJ Markel Goikolea

Irailak 7, igandea:

12:30etik 14:00etara dultzaineroak eta erraldoiak
14:30etik 17:00etara paella-jana
17:30etik 18:30era Tor magoa
18:30etik 20:00etara jai bukaera

Ondo pasa Jaixak!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen