BB Harper, blues harmonikan oinarritutako ikuskizuna ostiralean

0
1889

Datorren uztailaren 3an, 19.30etan, Herriko Plazan, Arrasatek hitzordu berezia biziko du: BB Harperren emanaldia, blues harmonikan oinarritutako bakarkako ikuskizuna eskaintzen duen artista eta Arrasate Blues 2025eko kartelaren parte dena.

BB Harper ez da jotzera mugatzen: bere musika guztia zuzenean sortzen du, “one man band” formatuan, non harmonika, perkusioa, efektuak eta kontu handiz aukeratutako soinuak uztartzen dituen. Bere proposamena soinu-bidaia bat da, estilo desberdinetako abestiak bluesaren muin garbienetik berrinterpretatzen dituena. 

Bere proposamena bakarra eta berezia da. Berak bakarrik indarrez, energiaz eta instrumentuz betetzen du eszenatokia, publikoarekin zuzeneko konexioa lortuz. Sustraiak dituen ikuskizuna da, baina aldi berean esperimentala, non emanaldi bakoitza errepikaezina den. 

BB Harperrek ez du interpretatzen bakarrik, errespetuz eta emozioz berrinterpretatzen du. Eta abesti bakoitza bertsio bizi, indartsu eta original bihurtzen du.

Arrasate Blues 2025eko kamisetaren aurkezpena

Gainera, egun horretan bertan aurkeztuko dugu jaialdiaren kamiseta ofizial berria. Musika, festa eta tokiko artista baten parte hartzearekin egingo dugu, jaialdiaren espiritua eta bere irudi nortasuna uztartuz. 

Proposamen honen atzean Adox Komunikazioa dago, eta beti bezala, sua presente egongo da.

Bertaratzeko, kontzertuaz gozatzeko eta kamiseta eskuratzeko gonbitea luzatzen dizuegu. Izan ere, ez da kamiseta jantziko duzun ala ez… baizik eta nortasuna, komunitatea eta musika ugari dituen eta pausoz-pauso hazten ari den proiektu bat babestea. 

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen