Euriak ez du San Andres auzoko jaien festa eten

0
2744

San Andres auzoko jaiek aurrera jarraitzen dute, gaur jaietako hirugarren eguna da eta eguraldiak lagundu arren, antolatutako jarduerekin jarraitu dute. Euria dela eta, jarduera batzuk Hiruki plazatik Gudarien plazako aterpeetara mugitu behar izan dira.

Txikienentzat txapa tailerra, jolas erraldoiak eta master chef izan dira aterpeetan. Hasieran haur gutxi zegoen arren, pixkanaka haurrak jolasetara hurbildu eta animatu dira. 13:00etan hasi da erakusketa rurala, Mikel Belaskoren ardiaren ilea mozteko erakustaldiarekin, 4 ardi zuritu ditu.

Baina gaurko eguna ez da hemen amaitzen, 17:00etan marrazki lehiaketa egingo da 0-12 urte bitarteko gaztetxoentzat Gudarien plazan. 19:00etan Totz & Jou dj-ak. 23:00etan 721 taldearen kontzertua Gudarien plazan, eta azkenik, 24:00etatik aurrera Sound Andres (dj party).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen