Kurtxetxikira mendi itzuliarekin abiatu dute San Andreseko jaien gaurko eguna

0
2861

Atzo arratsaldean eman zioten hasiera San Andres auzoko jaiei, pregoia, txokolatada, buruhandiak eta dardo torneoarekin. Gaur, Kurtxetxikiko mendi itzuliarekin hasiko dute eguna. Auzoko 130 bizilagun animatu dira. Ondoren meza 13:00etan eta Izenbarikuak txaranga izan dute auzoko kaleak alaitzen.

Arratsaldean Hip Hop jaialdia egongo da Gudarien plazan. Hori, gaurkoz, baina ekitaldiak ez dira geldituko asteburuan, eta auzokoak eta hurbiltzen direnak jaiez gozatzeko aukera bikaina izango dute. Adin guztientzako ekitaldiak, erraldoiak, DJ gaua, kalejira, Figueras fest, euskal dantzak…

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen