Ika-mika bi talderen artekoa izan da eguerdiko 12:40ak aldera, Gipuzkoa etorbidearen eta Martxoak 8 kalearen arteko intersekzioan.
Ertzaintzak azaldu duenez istiluaren ondorioz “Udaltzaingoak Ertzaintzaren parte-hartzea eskatu du”, eta zenbait pertsonari identifikatzeko eskatu diete.
Informazio-iturri berberak adierazi du “ez dela atxiloketarik izan, eta Udaltzaingoak hartu du gertakaria argitzeko ardura”.





