Txatxilipurdin udalekuak antolatzen hasi dira eta praktikagileen zerrenda bat osatu nahi dute aurtengo udaleku itxi zein irekietarako. Beraz, praktikaldia txatxilipurdirekin egin nahi baduzu, bidali curriculuma apirilaren 8a baino lehen, a.osoro@txatxilipurdi.eus helbidera.
Praktikak burutu ahal izateko, maiatzean egingo diren hezitzaileen formazio saioan parte hartzea derrigorrezkoa izango da. Formazio saioa egun osokoa izango da.
- Udaleku itxien formazioa: maiatzak 10
- Udaleku irekien formazioa: maiatzak 24
Zalantzarik izanez gero, deitu lasai 943 79 54 46 zenbakira.




