Arrasateko kirol elkarteek bat egin dute Euskaraldiarekin

0
1087

Testua eta argazkia: Euskaraldia.

Asteazkenean egin genuen elkarretaratzea Monterron Parkean. Oraingoz, laugarren edizio honetan 14 elkartek erakutsi dute ariketa
egiteko prestutasuna: Arrasateko Rugby taldeak, Mondrak, Mondratek, Ointxe! saskibaloi klubak, Leintz Eskola Kirolak, Arizmendi Kirol Elkarteak, Arrasateko Kirol Elkarteak, Arrasate Atletiko taldeak, Besaide Elkarteak, Mondraitz kirol klubak, Arrasate Eskubaloi klubak, Desoreka judo klubak, Dorletako Ama Txirrindularitza taldeak eta Arrasate Dragoi Gimnasia taldeak. Arrasateko entitate guztiak animatu nahi ditugu Euskaraldian izena ematera: https://euskaraldia.eus/entitateak

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen