Ekin Emakumeak 30. urteaurrenaren baitan, Euskal Herriko harrera sareen inguruko mahai ingurua antolatu dute Kulturateko Loramendi aretoan.
Mahai-inguru honetan, Euskal Herrian harrera sare-zerbitzu integral bat praktikara eramaten duten edo harrera egitasmoak bermatzeko lanean diharduten hainbat zerbitzu eta kolektibok parte hartu dute. Ekin Emakumeak elkartearekin batera, Txatxilipurdiren baitako, ZUAZ kulturartekotasun laborategia (nerabeen harrera lantzen duen egitasmoa), Bergarako herriko familia enbaxadoreen sarea eta Irungo Harrera Sarea izan dira hain zuzen.

Harrera sareak, pertsona migranteen behar ezberdinei erantzuna emateko sortu diren proiektuak dira eta hauen hastapenak, ibilbideak, aurkitutako oztopoak, etorkizuneko erronkak eta euskararen erabilera zein protagonismoa hizpide izan dira. Mahai-ingurua gazteleraz eta arabieraz jarraitzeko aukera ere izan dute gerturatu direnek.
Ekin Emakumeak 30. urteaurrena. Hurrengo ekintzak:
- Martxoak 18: “Auzokoak” Dokumental Emanaldia. 18:00etan Kulturaten
- Apirilak 8: Gazteentzako Literatur Solasaldia. 18:30ean Kulturaten
- Maiatzak 20: Antzerkia. 18:30Ean (Tokia Zehazteke)
- Sanjuanetan Zehar: Ekintza Berezia
- Irailak 20: Mural Margoketa. Egun Osoan Zehar
- Urriak 1: Memoria Historikoa Kolektiboan Eraikiz Mahai-Ingurua Eta Erakusketaren Irekiera
- Urriak 7: Feminismoak Gaur Egun. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 14: Auzoko Elkarrizketak. 18:30ean Kulturaten
- Urriak 25: Jai Handia








