Arrasateko Gabriel Goitia arrasatear gudariaren alarguna dugu, eta bihar, otsailaren 19an, Kulturaten izango da, ANV-EAEko gudarien inguruko hiru liburuen aurkezpenean.
Kartela: Antolakuntza / Artxiboko argazkia: Intxorta 1937.
Trilogia hau Eduardo Renobales Martin historialariak egin du, hain zuzen, “borrokatu zutenei omenaldi” gisa.
Izan ere, bere helburua da “euren izenak ahaztu ez daitezen” eta horretarako hiru lan idatzi ditu:
‘Historia del Batallón Eusko Indarra. Los Nombres de la Libertad’, ‘Historia del Batallón de Zapadores nº 8, Askatasuna, Los Nombre de la Libertad’ eta ‘Historia del Batallón Olabarri. Los nombres de la Libertad’.

Ekitaldi hau Sare Antifaxistak eta Intxorta 1937k antolatzen dihardute, eta parte-hartze berezi bat izango da:
Gabriel Goitia arrasatear gudariaren alarguna izango da, Yvette Limonaire, 103 urtekoa, bere alabak eta bilobak lagunduta.
Aurkezpen irekia arratsaldeko 18:30ean hasiko da Kulturateko areto nagusian.
Erlazionatutako albisteak:
ANV-EAEko gudarien trilogia aurkeztuko du egileak Kulturaten
2025eko urtarrilaren 16an argitaratutako albistea
Intxorta 1937 kultur elkartearen bisita jaso du Goitia Lopez de Uralde sendiak
2025eko otsailaren 12an argitaratutako albistea




