Otordu herrikoi honen lehen edizioa izango da, eta tiketak jada erosgai dira Irati tabernan, Haur eta Guraso Asanbladak antolatuta.
Kartela: Antolakuntza.
Antolakuntzatik azaldu izan dute paella-janean parte hartzeko ondokoak izan behar direla kontuan:
- Menua: Paella valentziarra eta euskal pastela.
- Edariak norberak eraman beharko ditu. Antolakuntzak ur botilak jarriko ditu eta ondoko iturrian bete ahal izango dira.
- 3 txartel mota:
◦ Bazkaria: Paella platera + euskal pastela 14 €
◦ Bazkari erdi: Paella plater erdi + euskal pastela 7 €
◦ Norberak bere janaria eramanda: € 1
Tiketak Irati tabernan erosgai dira honezkero, eta tiketak erostean izen-emate zerrenda batean jasotzen ari dira talde bakoitzeko lagun kopurua, arduradun bat eta telefono zenbaki bat, azken orduko oharrak eman, taldekatzeak erraztu eta mahaietan hutsuneak saiheste aldera.
Antolakuntzak antolatu eta prestatuko du jantokia, baina ezinbestekoa izango da parte-hartzaile guztien prestutasuna amaieran jantokia batu eta gunea txukun eta garbi uzteko.
Erlazionatutako albistea:
Aratuste zapaturako paella-jan herrikoia antolatu du Haur eta Guraso Asanbladak
2025eko urtarrilaren 31n argitaratutako albistea




