AGAKOk Gaztetxeen defentsa ekitaldia ospatu zuen atzo

0
778

Atzo Arrasateko elkartasun jaialdia ospatu zuten AGAKOk eta Elorrixoko Gaztetxeak ‘gaztetxeak zertarako?’ ekitaldian.

Eguna, 12:30etan hasi zen “Zegaitik borrokatu gaztetxeen defentsan?”  izeneko mahai-inguruarekin, eta Zestoa, Matrailu eta Durangoko ordezkariek parte hartu zuten. 15:00etan, bertaratutakoek bazkari komunitario bat egin zuten, eta, ondoren, elkartasunezko argazki bat, Elorrixoko gaztetxearen alde.

Arratsaldeak karropoteoa eta jokoekin jarraitu zuen. Egunari amaiera emateko, 22:00etatik aurrera Bat bat bi eta Katu taldeen kontzertuak izan ziren, baita Dj Lamikiz eta Dj Martinezen DJ saioak ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen