Gabonetako Artisautza Azoka abenduaren 14, 15, 21 eta 23an ospatuko da zenbait berritasunekin.
Kartela: Eskuartean.
Eskuartean Artisau Taldeak iragarri du Seber Altube plazan “ikastaro desberdinak izango direla eta azkenengo egunean 3 otzara zozketatuko direla erosleen artean”. Hona hemen ordutegiak egunez egun:
- Abenduaren 14an, larunbata, 11:00etatik 19:00etara
- Abenduaren 15ean, igandea, 11:00etatik 14:30era
- Abenduaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 19:00etara
- Abenduaren 23an, astelehena, 11:00etatik 19:00etara
Azoka hau posible egingo dute Eskuartean taldeak, berak, Santamas Komisiñuak eta Arrasateko Udalak.





