4 egun, tailerrak, zozketa,… izango ditu Gabonetako Artisautza Azokak

0
842

Gabonetako Artisautza Azoka abenduaren 14, 15, 21 eta 23an ospatuko da zenbait berritasunekin.

Kartela: Eskuartean.

Eskuartean Artisau Taldeak iragarri du Seber Altube plazan “ikastaro desberdinak izango direla eta azkenengo egunean 3 otzara zozketatuko direla erosleen artean”. Hona hemen ordutegiak egunez egun:

  • Abenduaren 14an, larunbata, 11:00etatik 19:00etara
  • Abenduaren 15ean, igandea, 11:00etatik 14:30era
  • Abenduaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 19:00etara
  • Abenduaren 23an, astelehena, 11:00etatik 19:00etara

Azoka hau posible egingo dute Eskuartean taldeak, berak, Santamas Komisiñuak eta Arrasateko Udalak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen