Gaur, azaroak 22, Santa Zezili eguna da, musikarien eguna. Beste urte batez, egun berezi hau ospatzeko Goikobalu Abesbatzako helduen taldea kalera kantuan da. Alde zaharreko kaleetan zehar ibiliko dira arratsaldeko 20:00tatik aurrera.
Aurten, gainera, Goikobalu Abesbatzak 35 eta Goikobalu Txiki Abesbatzak 30 urte betetzen ditu, eta, hauek ospatzeko, abenduaren 14an kontzertu berezia eskainiko dute Arrasateko San Frantzisko Elizan.




