Mondragon Unibertsitateak azoka antolatu du Kursaalen, gradu-eskaintza osoa aurkezteko

0
540

Goiko framea eta beheko testua: MU.

Mondragon Unibertsitateak azoka antolatu du Donostian, unibertsitateko ikasle izango direnei bere gradu-eskaintza akademikoa ezagutzera emateko. Jardunaldi informatiboa larunbatean, urriak 26, izango da, 10:00etatik 14:00etara, Kursaalen, unibertsitateak bere campus guztietan eskaintzen dituen graduak aurkezteko.

Stand bat egongo da unibertsitateak eskaintzen duen titulu bakoitzeko —ingeniaritza, enpresa-kudeaketa, ekintzailetza, hezkuntza, humanitateak, komunikazioa eta gastronomia—, eta koordinatzaile bat stand bakoitzean, zalantza guztiak argitzeko.

Gainera, interes orokorreko hitzaldiak egingo dira, askotariko gaiak jorratzeko: nazioarteko mugikortasuna, ikasketen finantzaketa, unibertsitatearen hezkuntza-eredua eta ikaskuntza-metodologiak.

Mondragon Unibertsitateak 18 unibertsitate-gradu eskaintzen ditu 2024-2025 ikasturtean, eta horietako 12 dualak dira.

Informazio gehiago: Graduko Azoka – Mondragon Unibertsitatea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen