Herritarrak euskarara gerturatzeko Auzoko saioak martxan daude

0
483

Testua eta kartela: Ekin Emakumeak.

Auzoko, euskara, aniztasuna eta herritarrak barne biltzen dituen egitasmoa da. Bere helburu nagusia euskaratik urrun bizi direnak euskarara gerturatzea da, herritar guztion arteko kohesio eta komunikazio-hizkuntza euskara izateko.Herrira iritsi berriei edota euskaratik urrun bizi diren herritarrei hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaintzen die egitasmoak. Helburu horrekin, ordu betekosaio irekiak egiten dira astero (ostegunetan).

Herrian dugun hizkuntza aniztasuna aintzat hartuz, euskarara lehen pausoak eman nahi dituzten herritarrak(Auzokideak) eta bide horretan laguntzeko prest dauden euskal hiztunak(Auzotarrak) elkartzen dira saioetan. Ariketaerraz eta dinamikoen bitartez (jolasak, abestiak, bisita gidatuak, herriko egitasmoetan parte hartzea…) jatorri ezberdinetako herritarren arteko harremanak sustatu eta euskarazko oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dira.

Eta honako egitasmoa aurrera eramateko zure PARTE HARTZEA ezinbestekoa da. Horregatik, AUZOKO EGITASMOAN parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu!

Euskarara hurbildu nahi baduzu Auzokok eskaintzen dizu aukera(Auzokideak).Elkarrekin euskarazko oinarrizko hitz eta esaldi motzak landuko ditugu, euskarazko harreman berriak egingo dituzu, herriko kultura eta ohiturak ezagutuko dituzu eta zure hizkuntza eta kultura eta ohiturak partekatzeko gunea izango duzu.

Euskaraz bizi bazara euskarara hurbildu nahi dutenen bidelagun izan zaitezke(Auzotarrak).euskaraz aritzeko uneak eta euskarazko sare bat eskainiz. Herritarren beste hizkuntzak zuzenean ezagutzeko aukera ere izango duzu.

Non: Ekin Emakumeak Elkartea (Pablo Uranga 4-Behea)

Noiz: Ostegunak

Ordua: 10:30

Izen-ematea: 651 70 79 36 edo 943 79 83 70

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen