Testua: Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitateak 2024-2025 ikasturteari hasiera ofiziala emango dio bihar, irailak 18, asteazkena, 12:00etan, inauguratu berri den Hirekin – Berrikuntza eta ekintzailetza industrial jasangarriko zentroan. Hedabide grafikoak 11:15erako daude deituta, Hirekinen barruan. Ekitaldiko argazki ofiziala 11:50ean egingo da atondoan ipiniko den photocallean.
Jarraian, agintariak eta hedabideak ekitaldia egingo den aretora joango dira.
Hirekinek aparkalekua du, baina ez da erreserbarik egingo, eta iriste-ordenaren arabera beteko da. Arrasateko Uribarri kalearen 19an dago aparkalekua.
https://maps.app.goo.gl/mTmZ3L8yaqr7WCw27
Ekitaldiaren berri eman behar duten hedabideei eskatzen zaie etortzeko asmoaren berri eman dezatela, xusane@vkcomunicacion.com helbidean, gaur (asteartea) egunean zehar.
Ikasturtea hasteko ekitaldiari 12:00etan ekingo zaio, agertokian ohorezko aurreskua dantzatuz.Horren ostean, Idoia Peñacoba Unibertsitateko idazkari nagusiak hitz egingo du, eta 2023-2024 Ikasturteko Memoria Akademikoa aurkeztuko. Ondoren, Pedro Arrázola Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak irekitze-hitzaldia emango du: El futuro de la fabricación (Fabrikazioaren etorkizuna). Horren ostean, VicenteAtxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak hitzaldi ofiziala eskainiko du, eta, jarraian, Imanol Pradales lehendakariak hartuko du hitza, 2024-2025 ikasturteari hasiera ofiziala emateko.
Ekitaldiaren egitaraua
Honako hauek izango dira ekitaldiaren buru: Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakaria; Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea; José Ignacio Pérez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua; Idoia Peñacoba Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia, eta Xabier Egibar Mondragon Unibertsitateko lehendakaria.
Agintarien talde-argazkian, hauek azalduko dira:
- Lehendakari Imanol Pradales
- Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxa
- Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburu José Ignacio Pérez Iglesias
- Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusi Idoia Peñacoba
- Mondragon Unibertsitateko lehendakari Xabier Egibar
| ORDUA | EKINTZA |
| 12:00 | Aurreskua agertokian (2’) |
| 12:05 | 2023-2024 Ikasturteko Memoria Akademikoa aurkeztuko du Idoia Peñacoba idazkari nagusiak (12’) |
| 12:17 | Pedro Arrázola doktoreak, Goi Eskola Politeknikoko ikertzaileak, irekitze-hitzaldia emango du (17’) |
| 12:34 | MUko errektorearen hitzaldia (16’) |
| 12:50 | Lehendakariak, ekitaldia amaitzeko,hasiera ofiziala emango dio 2024-2025 ikasturteari (11’) |
| 13:00 | Musika-emanaldia(10’) |




