Gerrako umeei buruzko ‘Orratz-begia’ erakusketa ostegunean inauguratuko da

0
826

Esposizioak Arrasateko Intxorta 1937 elkartearen ikerketak ditu oinarri. Esposizioaren lehen geldialdia Kulturaten izango da, eta inaugurazioa irailaren 19an.

Kartela: Intxorta 1937.

Demokraziaren aurkako estatu kolpearen ondoren, Euskal Herriko familia ugarik euren haurrak erbesteratu behar izan zituzten.

Honen inguruko ikerketak egin ditu Intxorta 1937 elkarteak, batez ere Arrasateko eta Gipuzkoako haurrak ikergai hartuz.

Herrialde mailako ikerketaren emaitza ‘Orratz-begia’ erakusketa da, eta esposizio ibiltariaren lehen geldialdia Arrasate izango da.

Inaugurazioa ostegun honetan izango da, irailaren 19an, arratsaldeko 18:00etan Kulturaten bertan. Erakusketa zabalik izango urriaren 12ra arte.

Erlazionatutako albisteak:

534 arrasatear gehiagoren aurkako giza eskubideen urraketak aurkitu ditu Intxorta 1937k

2022ko martxoaren 21ean argitaratutako albistea

Gerrako 34 ume arrasatearri omenaldia egin diete gaur Kulturaten

2021eko apirilaren 23an argitaratutako albistea

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen