Xaguxarra Elmara jaitsi da trikia, Dj Goiko, boloa eta afaria ekarriz

0
2852

Jai Batzordeak antolatuta, auzoko ikurra jaitsi egin da gaur arratsaldean Euskal Herria plazara bertaratutako jendetzaren artera.

Txalaparta ikastaro eta palomita saioaren hasieraren ostean, Etxebarria aita-semeak alaitasunez trikitixa doinuak plazaratu dituzte.

Batzordeko lagunek antolatuta, Xaguxarrak jaitsiera egin du batez ere haurren artean jakingura piztuta.

Ondoren, Dj Goikok animatuta, bolo-boloa ospatu da plazan bertan, eta arrasatearrak jaiak alaitzen jardun du oholtza gainetik.

Gaur partean Xaguxar afaria ospatu da “zuk afaria ekarri eta guk mahaia jarri!” filosofiarekin.

Eta ospakizunekin jarraituz Dj Goikok ikus-entzuleak kantuka, dantzaka, txaloka,… jarri ditu gustuko kantuekin eta animazioarekin. Bihar ere arrasatear gaztea bertan ariko da karaokearekin, Urtz taldea baino lehen.

Xaguxar afarian bizilagun ugari elkartu dira, giro onean, “zuk afaria ekarri eta guk mahaia jarri!” filosofiarekin.

Bihar (zapatua) eta etzi jaiek jarraituko dute egitarau honekin Ondo pasau!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen