Horretarako, lizitazioa ireki du eta instalazio fotovoltaikoa prest izan beharko da “2025eko martxoaren 31 baino lehen”. Onartutako aurrekontua 169.500 eurokoa da (BEZ barne). Mantentze prebentiboko lanak ere zenbateko horretan sartzen dira.
Udal-gobernuak uztailaren 18ko bileran onartu egin ditu eguzki-instalazio fotovoltaikoaren hornitzea eta instalatzea.
Instalazio honek eguzki-plakak izango ditu eta 137,36 KWP-ko potentzia energetikoa izango du.
Eraikinaren goialdean jarriko da eta argindarra era iraunkorrean lortuko du.
Kontratuak ere barne hartzen ditu “instalazio fotovoltaikoan egin beharreko mantentze prebentiboko lanak, eskainitako berme-epean”. Hau da, “urte bateko epea”.
Horretarako guztirako, Udal-gobernuak 169.514,22 euroko aurrekontua onartu du (BEZ barne), 140.084,39 € (BEZ barik).
Halaber, lizitazioa ireki du eta ondorioz lanak egiteko interesa duten enpresek euren proposamena aurkez diezaiokete.
Kontratua lortuko duen enpresak “4 hilabete” izango ditu lan guztiak gauzatzeko.
“Kontratua ezinbesteko epearen mende dago, eta hornidura eta instalazioa, funtzionamendu osoarekin, 2025eko martxoaren 31 baino lehen amaitu behar da”.




